XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bai maitea, kenduko segidan! Badun minuta bat, zerbait erakusteko ba dinat!.
- Ez dia zinez igurikatzen ahal? Neure zaia lisatu behar diat, orain hasia nauk, bihar goizeko prest izan dadin.
- Ez, ez utz hori; geroxago eginen dun: Gauza inportantea dun... haugi gelara....
- Gelara tenore honetan, zer duk hik gaur? Zinez bitxia haiz; hainbeste misterio!.
Ee be! Ez dakiat batere nola har hori!.
Batzuetan iduritzen zaidak ez dutala Marie-France ezagutzen.
Nitaz beste bizi bat balerama; egun arrunt bat bizi izan balu bezala.
Geure gaualdiak zein kanbiatu diren! Galdu dik ohitura lanetik landa logelan egoteko elkarrekin lehen bezala; (...).